Aita, antzerkira joatea nahiko genuke!! esan didate semeek.
Oso erreza da, lehenengo internet zabaltzen dugu txartelak erresebatzeko, gero kutxako web orrira joaten gara, sarrerak Kutxak bakarrik saltzen duelako noski!. Baina nola izan laike komisio bat ordaintzea antzerkiko sarrera batzuk erosteagatik?
Beno, saio egun berean erosi dezaket leihatilan!! Baina bakarrik internet bidez saltzen ez baldin badira denak.
Herriko Antzokia Udala denez sarrerak Udaletxeko Arreta Bulegoan saltzea izango zen zuzeneena edo beste salmenta puntu batzuetan.
Badirudi oraingoan ezin izango naiz antzerkira joan haurrekin; intenet daukat, gurasoei eskatu diet Kutxako txartela eta komisioa ordaintzeko prest nago baina arazo teknikoak ditut eta ezin izan det sarrerak atera. Ea igandean sortea daukat leihatilan...
A ze arpegia ipiniko didate nire semeek!!
Ez dakit azkenian ume hauek sortea eduki zuten ala ez baina ni han egon nintzen eta ikusi nuen nola ume batzuk ezin izan ziren sartu sarrerak agortuta zeudelako. Umeen arpegi luzeak ikustekoak ziren!!
Esan behar det ere, kanpotarrak ikusi nuela hilaran, hau da sarrerak internet bidez erosi daitekenez edozein eskura dezake eta inguruko herritatik jendea etor daiteke. Batez ere Herriko Antzokiako sarrerak, Udala denez, beste toki baino merkeagoak izan daitezelako.
Ea konpontzen den eta sarrerak beste modu batera saltzen duten Udaletxekoek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario