martes, 27 de febrero de 2018

OTSAILEKO GURE UDALETXEKO OSOKO BILKURA

Otsailako 2an Ahal Dugu Podemos Elgoibar taldetik eskaera bat aurkeztu genuen Udal Osoko Bilkuraren data eta gai-zerrenda web orrian eta sare sozialetan argitaratzea. Udal Osoko Bilkurari informazio eskatu dugunean esan digute dagoeneko ikono bat jarri dutela web orrian “Osoko Bilkurak” izenarekin. A ze kasualitatea, gure eskaera egiten dugunean!! Bertan sartzen baldin bazara ikusten da gaurko Osoko Bilkuraren informazioa besterik ez dagoela

                                                
                                       

                                        

                                       

Lehenengo moziari erantsunik jaso gabe beste eskaera bat erregistratu genuen. Martxoaren 8an egin behar den Manifestazioari buruz sartu genuen. Erregistroa Otsailaren 14an egin zen baina gaur egun ez dugu jakinarazpenik jaso. 

                                           

                                           

                                              

Esan dugun bezala, orain badaukagu Udaletxeko web orrian plenoko gai-zerrendari buruzko informazioa. Pozik gaude lortu dugunarekin!! Udaletxetik ez digute ezer esan baina ez genuen espero...

                                              

Gai-zerrenda ez dira agertzen gure eskaerak baina Udaleko Osoko Bilkurari gai-zerrendari begiratuz bertan laugarren puntuan azaltzen da Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta adierazpen Instutizional bat egitea. Zergatik ez da orduan guk eginiko proposamena kontuan hartzen? Gai hau plenoko garrantsitzuena da beste gaiak fribolitatearekin bozkatzen direlako. Igarri egiten da plenoan herritarren parte-hartzerik ez dagoela.

Hau dena ikusita, Udaletxeak, beste behin, gure alderditik planteatzen dugun gaiari itxurak aldetzea besterik ez duela egiten. Pozten gara gure eskaerak zerbaiterako balio dutelako ikustea eta Udaletxeak lanean hasten dela guk eginiko eskaerarekin baina ondo egongo zen euren aldetik gure eskaerari esker egiten dutela esatea eta ez euren kabuz egiten ari direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario